Gato en la pensión

Txoko Goxoa ostatua Hondarribiako alde zaharrean dago kokaturik, murruen alboan eta Arma Plaza eta Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mariaren elizatik oso gertu. Kale Nagusia eta Andre Mariaren Atea bertan daude baita ere.

Jatetxeak eta pintxoak jateko taberna ezagunak 5 minututara daude oinez Portuko auzoan.

Ostatua Txingudi badiatik eta hondartzatik 10 minututara dago oinez, aireportua kotxez 5 minututara (hau ere oinez erraz egin daiteke). Hendaia eta Irungo tren geltokiak 10 minututara. Donostia 25 minututara, eta Miarritze eta Donibane Lohitzune ederrak 40 minutu inguru.